Diseinu grafikoa

Urteetako esperientzia dugu diseinu grafikoaren arloan. Badakigu zein garrantzitsua den edozein erakunde, enpresa edo elkarterentzat marka edo irudi on bat izatea, kartel eta iragarki deigarriak egitea, aldizkari eta buletin irakurterrazak eta erakargarriak kaleratzea edota marketingerako euskarri bereziak diseinatzea.

Edozein lan grafiko hasi aurretik kontzeptu edo ideiak garatzen ditugu eta horiek dira gure lanaren oinarri sendoak, gero sorkuntza lan grafikoak egiteko.

Burua astindu eta ideiak sortu!