« Itzuli albistegira

Goikobaluren 20 urtetako ibilbidea jasotzen duen DVD-CDa, kalean

2012-01-13  ¦  Arteman

20 urtez kantuan izeneko DVD-CDa argitaratu du Arrasateko abesbatzak. 20 urte hauetan Goikobaluko parte izan direnen testigantzak jaso dira DVDan. Besteak beste, 1989an Goibakolu sortu zuten Jesus Mari Arce, Jose Ignazio Agirre Txito, Eugenio Etxebeste, Joaquin Etxeberria eta Xabier Bengoa agertzen dira. Baita lehenengo zuzendari izan zen Luis Ignazio Ruiz de Alegria Jimmi-ren testigantzak ere.

Goikobaluren 20 urtetako ibilbidea jasotzen duen DVD-CDa, kalean

Artemanek egin du DVDa eta lau atal ditu: bideoklipa, Goikobaluren historia, Santiago bidea eta argazki galeria.

Diskoak, berriz, 20 abesti jasotzen ditu, denak euskaraz abestuak eta Goikobaluk egin du grabazio-lan hori. Abestiak Bedoñako elizan grabatu zituzten: 2010eko azaroan egin zuten lehenengo grabazioa; 2011ko uztailean nagusiek grabatu zuten; gazteek 2011ko maiatzean; eta txikitxoek 2011ko irailean egin zuten grabazioa, haiek Kulturaten.

DVD-CDaren 1.000 kopia argitaratu dituzte eta horietako bat eskuratzeko Goikobalu abesbatzara jo beharko duzue.

Hemen ikus ditzakezue