« Itzuli albistegira

Euskarazko Berripapera Artemanek egingo du

2012-01-11  ¦  Arteman

Artemanek irabazi du Euskarazko Berripapera 2013 urtea bukatu artean egiteko lehiaketa. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako Berripaperaren paperezko bertsioa bi hilabetean behin kaleratzen da eta bertsio digitala, berriz, hamabostean behin.

Euskarazko Berripapera Artemanek egingo du

Euskararen Berripapera agerkariak 1992ko ekainean hasi zuen bere bidea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren (HPIN) ardurapean.

Hiru helburu ditu agerkariak: euskalgintzaren berri eman, batez ere idazkaritzak sustatutako ekintzena; euskararen normalizazioaren aldeko pausoen berri eman; eta aldizkari irakurterraza izatea.

Paperezko bertsioak 12.163 harpidedun ditu; eta edizio digitalak, berriz, 1.249.

Artemanek bideratutako lehen zenbakian, 217an, honako edukiak landu dira: Euskararen Nazioarteko Eguna, HABEren plan estrategiko berria, Elebide zerbitzuaren erabilera eta Bikain sariak.