« Itzuli albistegira

Aretxabaletako abesbatzaren dokumentala prest

2010-07-27  ¦  Arteman

Aretxabaletako abesbatzak bere 30 urteko ibilbidea jasotzen duen dokumental historikoa aurkeztuko du irailaren 17an Arkupen. Artemanek landutako proiektu honen bitartez, bada, Aretxabaletako abesbatzaren historia bizia ezagutu daiteke.

Aretxabaletako abesbatzaren dokumentala prest

Abesbatzaren argazkiak, protagonisten testigantzak, Aretxabaletako parrokian egindako kontzertu gogoangarriak eta Aretxabaleta udalerriko txokoak biltzen dira dokumentuan.