Citycar auto elektrikoaren aurkezpen ekitaldiaren antolakuntzan parte hartu du Artemanek
2010-06-21 ¦ Arteman Komunikazioa
Garaia Berrikuntza Gunean antolaturiko ekitaldi dotorean aurkeztu zuen MONDRAGONek Citycar auto elektrikoa. Jose Maria Aldecoa MONDRAGONeko presidenteak eta Jose Ramon Goikoetxea Automozio dibisioko lehendakariordeak eskaini zituzten azalpenak bertaratutako hedabideen aurrean.
Guztira 20 hedabide baino gehiago gerturatu ziren, eta beste horrenbeste prentsa ohar banatu ziren Euskal Herriko eta estatuko medioetara. Arteman Komunikazioa enpresak ekitaldiaren prestakuntzan parte hartu du; eszenaratzea prestatuz, ingurua egokituz eta zenbait irudi sortuz. Era berean, ikus-entzunezko pantailak ere sortu ditu Artemanek, eta beste zenbait arlo koordinatu ditu. MONDRAGONeko komunikazio departamentukoekin elkarlanean, automozio dibisiokoekin koordinatuz aritu da lanean Arteman Komunikazioa.
