Gerra zibilaren gaineko dokumentalaren grabazioa, Arrasaten
2010-05-19 ¦ Arteman
Arteman Komunikazioa enpresa eta Intxorta 1937 Kultur elkartea gerra zibilaren gaineko dokumental bat grabatzen ari dira. Grabazioak, Bedoņa auzoko Bideso baserrian eta Arrasateko Iturriotz kalean eta Portaloian egin ziren iragan domekan.
Guztira 20 laguneko aktore talde batek esku hartu zuen grabazioan, horien artean Guardia zibil eta militarrak ez ziren falta izan. Arrasateko zenbait familiko kidek, Arrasateko Gaztetxeko lagunek eta eskarmentuko bi aktorek ere parte hartu zuten filmaketan. Gainera, garai bateko jantziekin, 1939ko Ford kamioi batekin eta Citroen zahar batekin egin zituzten grabaketak. Ikusmira handia piztu zuen dokumentalaren grabazioak Arrasateko kaleetan eta jende dezente batu zen Iturriotz kaleko eszenaren grabazioan.
Grabatutako bi eszenek 1937an izandako bi gertakari ekarri nahi dituzte gogora. Bideso baserriko Candido Uribesalgoren atxiloketa eta Arrasateko udaletxean preso zituzten hamar lagunen trasladoa Ondarretako kartzelara. Candido Uribesalgo bedoņarra ere eraman zuten Ondarretara beste sei gizonezko eta hiru emakumezkorekin batera. Bitxikeri moduan, aipatu daiteke, Candido Uribesalgoren seme Joxek grabazioa zuzen-zuzenean jarraitu zuela, eta zenbait momentutan gogora ekarri zituela gertakariak, bera ere aitaren atxiloketaren lekuko zuzena izan baizen. Epeak betez gero, ekainaren 30erako, dokumentala editatuta izango du Arteman Komunikazioa ekoiztetxeak, baina oraindik estreinaldiak ez du data zehatzik. Hori bai, aurreikusten da udazkenean aurkeztea Gerra zibila Aretxabaletan izeneko dokumentala.
