Aretxabaleta abesbatzaren dokumental historikoa grabatzen ari da Arteman
2010-05-05 ¦ Arteman
Oraindik ere aurkezpenerako data zehatzik ez baldin badago ere, ekainean aurkeztu daiteke Arteman Komunikazioa Aretxabaletan grabatzen ari den dokumentala.
Herriko abesbatzaren 30.urteurrena gogora ekartzeko dokumentua izango da, HDn grabatu eta editatutakoa. Hamabi elkarrizketa grabatu dira dagoeneko, besteak beste, Erroman bizi den Damaso Zuazua karmeldar aretxabaletarra, Madrilen bizi den Ismael Fernandez de la Cuesta musika aditua, Aretxabaleta Abesbatzako zuzendari Angel Barandiaran eta beste zenbait lagun elkarrizketatu dituzte dagoeneko. Era berean, irudiak grabatuko dituzte Aretxabaletan, Loiolan eta Azpeitian, guztiak ere Aretxabaleta Abesbatzaren 30 urteko ibilbidearen ikus-entzunezkoa sortzeko. Argazkietan Arantza Garai abesbatzako kidea eta Angel Barandiaran zuzendaria ageri dira Arteman Komunikazioa enpresako Gorka Etxaberekin.
