Merkataritza kulturan blai
2010-05-04 ¦ Arteman
Aretxabaletako Udalak "Merkataritza kulturan blai" izeneko ekimena jarri du abian. Herriko merkataritza suspertzea da helburua eta horretarako, bada, kulturarekin uztartu du Udalak.
Herriko 37 merkatarik egin dute bat proposamenarekin eta urtea bukatu bitartean puntuak banatuko dituzte. Gero Arkupeko ikuskizunetarako eta zinema emanaldietarako sarrerengatik trukatu ahal izango dituzte herritarrek.
Ekimenaren irudia eta euskarri ezberdinak (establezimenduetan jarritako pegatinak eta Arkupen zine emanaldietan emitituko den spot promozionala) Artemanek landu ditu.
