Artemanek kudeatuko ditu TU Lankideren zenbait eduki
2010-03-23 ¦ Arteman
Arteman Komunikazioa enpresa eta TU Lankide MONDRAGONeko barneko aldizkaria elkarlanean arituko dira martxotik aurrera. Izen ere, Artemanek kudeatuko ditu aldizkariaren zenbait gai; kooperatibetako berriak, en portada atala, personaje atala eta beste zenbait. MONDRAGON korporazioaren gaurkotasunaren gaineko notiziak hedatu eta kultura kooperatiboari buruzko hausnarketa plazaratu, horiexek dira TU Lankideren helburu nagusiak.
Aldizkarigintza eta argitalpenen arloan Arteman Komunikazioa enpresak bere eskaintza sendotu du azken urteotan, eta dagoeneko sei aldizkari kudeatzen ditu: Eusko Jaurlaritzaren HABE erakundearen aldizkaria, Mondragon Unibertsitatearen Muniversitas eta Ikertzen gehigarria, Arratabe Aretxabaletako Udal aldizkaria, Ibai Arte elkartearen aldizkaria, Soraluzeko Udalaren aldizkaria eta laster hasiko da Otxandioko Udalaren aldizkaria kudeatzen.
