Bagara herrigintzan
2010-03-02 ¦ Arteman Komunikazioa
Bagara prozesua aurkeztuko dute martxoaren 11n Arrasateko Amaia Udal Antzokian. Bagara proiektua bailarako gizarte garapenean eragiteko prozesu bat da eta proiektuaren sustatzaile nagusiak dira Iraitz Agirre, Juan Luis Arexolaleiba “Gatxi”, Jon Sarasua eta Nagore Iraola.
Arteman Komunikazio enpresak landu du Bagararen irudi berria eta komunikazio euskarri ezberdinak.
Bailararen indarguneak baliatuz eta lankidetzatik abiatuta, gizarte autoeratua sustatu, artikulatu eta proiektu ezberdinen bateragunea izan nahi du Bagarak.
Martxoaren 11n, bada, Bagara proiektuarekin hitzordua dute Debagoieneko herritarrek.

