Irabazleek jaso dute 400 euroko txekea
03-11-2009 ¦ Arteman
Debagoieneko Mankomunitateak gaur entregatu ditu Ontziek bizitza luzea dute kanpainaren 400 eurotako hiru opari txeke.
Eskoriatzako Esther Castañeira, Bergarako Cesar Larrea eta Antzuolako Jone Rodriguez izan dira saridunak. Bakoitzak 400 euroko opari txekea jaso du Debagoieneko denda eta zerbitzuetan gastatzeko.
Edukiontzi horiaren lehiaketan guztira 1.504 erantzun jaso dira eta horietatik 1.181 izan dira zuzenak. Erantzunak Internet eta kutxa horietan sartutako inkesta orrien bitartez jaso dira.
Zorionak Esther, Cesar eta Jone! Eta segi birziklatzen!

