"Ontziek bizitza luzea dute" kanpaina
2009-09-21 ¦ Arteman
Ontziek bizitza luzea dute da Debagoieneko Mankomunitateak martxan jarritako birziklapen kanpaina berriaren leloa. Irailean hasi eta urrian bukatuko den kanpaina honen helburua da Debagoiendarrak birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzea eta bereziki, edukiontzi horira zer bota behar den eta zer ez argi erakustea eta bide batez, ontzi gehiago birziklatzea. Artemanek diseinatu eta bideratu du kanpaina.
Edukiontzi horietako birziklapena sustatzeko ekintza ezberdinak egingo dira: esku-orriak buzoneatu, publizitatea prentsa, telebista eta Interneten eta sari potolodun lehiaketak martxan jarri.
Lehiaketa horietan 400 eurotako hiru sari banatuko dira “Ontziek bizitza luzea dute” birziklapen kanpainako inkesta ongi betetzen dutenen artean. Inkesta betetzeko bi aukera ezberdin dago: Internet bidez edota esku-orriarekin batera Debagoieneko etxe guztietara iritsiko den inkesta orria bete eta kanpainarako prestatu diren kaxa horietan sartuta. Informazio gehiago www.debagoiena.com

