Debarroak antolaturiko bigarren argazki lehiaketa irabazi du Luis Fernandez eibartarrak
2008-06-17 ¦ Gorka Etxabe
Debarroa, menditik itsasora kanpainaren baitan antolaturiko bigarren argazki lehiaketaren sari banaketa egin berri da Bergaran. Gure landa ingurua gure altxorra lelopean antolaturiko argazki lehiaketa Luis Fernandez Eguren eibartarrak irabazi du, industrializazioa nagusitzen izeneko lanarekin.
Bigarren saria Bergarako Aranzadi ikastolako seigarren mailako ikasleek irabazi dute arbiak izeneko argazkiarekin eta hirugarren saria Iņaki Garai arrasatearrak eskuratu du Urkuluko bidetik izeneko argazkiarekin.
Landatur SL erakundeak antolaturiko eta kudeatutako argazki lehiaketan 108 argazki aurkeztu dituzte. Guztira 21 parte hartzaile izan ditu bigarren edizioak eta horietatik sei ikastola eta eskola ere izan dira.
Gehienak argazki digitalak
Argazki gehienak, 63, formatu digitalean aurkeztu zituzten parte hartzaileek eta 45 paperean. Debagoieneko zein Debabarreneko eskualdeetako pertsona zein ikastola eta eskolek parte hartu dute txapelketan. Kalitateari dagokionez, antolatzaileak oso gustura daude oraingo urtean jasotako argazkiekin.
Sariak parte hartzaile guztientzat
Landa eremuari babesa eta bultzada emateko lehiaketan parte hartu duten guztiek jasoko dute saria. Izan ere, Debarroa mahai jokoa izango da guztientzat.

