Nati Abasolo aretxabaletarrak irabazi du ohitura onen gidaliburuaren lehiaketa
2008-04-24 ¦ Gorka Etxabe
Landa eremuaren mantenua bultzatzeko Ohitura onen lehen lehiaketa Nati Abasolo aretxabaletarrak irabazi du. Deba Garaia eta Debemen landa garapenerako elkarteek antolatutako lehiaketan Debagoieneko zein Debabarreneko bizilagunek hartu dute parte. Saria oraingo astean banatu da Aretxabaletan.
Deba Garaia elkarteko Agurtzane Diazek eta Debemen elkarteko Amaia Esnaolak banatu zioten Nati Abasolori saria, asteburu bat Itziarko Txerturi Goikoa baserri turismoan.
Ohitura onen gidaliburuarekin batera banatu zituzten bi elkarteek lehiaketan parte hartzeko arauak. Horrela, parte hartzaileek ideiak proposatu behar zizkieten bi elkarteei landa eremuaren mantenua bultzatzeko. Ideia guztien artean, Nati Abasolorena aukeratu dute bi elkarteek.
Nati Abasolok irakasleen hezkuntza indar gune bilakatzea proposatzen du. Nolabait, irakasleek landa inguruaren gaineko jakintza eskuratzeko tresnak sortu, ikus-entzunezko materiala, bisita gidatuak antolatu eta beste zenbait ekintza. Nati Abasolok sendotu nahi du landa eremuaren gaineko irakasleen jakintza. Horrela, jakintza hori edukita gai izango direlako hezkuntza egokia eskaintzeko.
Nati Abasolok Aretxabaletan jaso du saria oraingo astean.

