« Itzuli albistegira

Bergarako Udal aldizkari berritua kalean da

2008-02-01  ¦  Arteman

Bergarako Udalaren aldizkaria itxura eta eduki berriekin itzuli da. Urtarrilaren 17an eta 18an banatu zen kalez kale eta etxez etxe, eta 2008an banatuko diren gainerako zenbakiak baserri auzoetan ere banatuko dira.

Bost atal ditu aldizkari berrituak. Editorialean Agurne Barrusok sinatutako eskutitza irakurtzeko aukera izango dute bergararrek. Herria pizteko Udalaren egitasmo nagusiak zeintzuk diren jorratzen da gai nagusian. Era berean, herritarrak kazetari ataldean herritarren galderak eta Udal ordezkarien erantzunak aurkitu daitezke. Iritziak ere ez dira faltako oraingo zenbakian; gazteen aisialdia, Udal Musika Banda, Abiadura Handiko Trena eta irisgarritasuna izan dituzte mintzagai herritarrek. Gure Bergara txokoan, Gure Ametsa elkartea eta Aritzetako San Migel dira aztergai. Gainera, hirigintza, kirola, gazteria, kultura, gizartea eta baserri auzoekin loturiko albisteak ere edukiko ditu. Hiruhilabeteko maiztasuna izango du Udal aldizkariak eta 6.400 ale banatuko ditu Udalak. Lehenengo eta bigarren zenbakiaren ekoizpenaz Arteman Komunikazioa enpresa arduratu da.

Informazio gehiago