Goieskolak kanpaina berria
2008-02-01 ¦ Arteman
Guztiona, guztion artean da Goieskolak -Debagoieneko Euskal Eskola Publikoak- 2008ko matrikulazio kanpainan erabiliko duen leloa.
Haur eta lehen hezkuntza, DBH, batxilergoak eta helduen heziketa iraunkorreko eskaintza du Goieskolak. Guztira 2.500 familia inguru, 3.000 ikasle eta 500 irakasle, langile inguru batzen dira Goieskolan.
Publizitate kanpaina telebista, prentsa eta Internet bitartez zabalduko da. Arteman enpresak landu du.

