« Itzuli albistegira

Eusko Ikaskuntza eta Arteman elkarrekin Euskal Herriko hiribilduak ikus-entzunezko proiektuan

2007-10-26  ¦  Gorka Etxabe

Arteman Komunikazioa enpresak eta Eusko Ikaskuntzak bat egin dute Euskal Herriko hiribilduak ikus-entzunezko proiektua ekoizteko. Telebista saioa Euskal Herriko zenbait hiribildutan grabatuko da. Orain arte, Arrasateko saioa grabatu da eta egunotan Segurakoa grabatuko da.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Lapurdiko zenbait hiribildutan egingo dira grabazioak. Telebista saioaren iraupena izango da 25 minutukoa eta ETBko kazetari Vanessa Sanchezek aurkeztuko du.

Gidoiak Eusko Ikaskuntzak egingo ditu eta Arteman Komunikazioa enpresa arduratuko da koordinazio, grabazio eta post-produkzioaz. Erakundeon asmoa da, material hori eusko media fundazioaren ikus-entzunezkoen eskaintzan integratzea.

Dagoeneko Arrasateko kapitulua muntatuta dago eta egunotan grabatuko da Segurakoa.