RIP . Punkaren 25 urteko historia bizia
2005-10-24 ¦ Arteman
Arrasateko RIP punk taldearen 25 urteko historia jasotzen duen DVDa azaroan kaleratuko da. Gaztelupeko Hotsak eta Goienak argitaratua, Cdan argitaratu gabeko 14 abesti jasotzen ditu eta DVDan erreportajeak, elkarrizketak, kontzertuak eta argazki galeria aurkitzen dira.
Arteman izan da DVDaren errealizazioaren eta lan grafiko osoaren diseinuaren egilea.
DVDaren salmentarako hainbat ekintza lagungarri aurreikusi dira: alde batetik, egunkarietan, interneten eta prentsa espezializatuetan iragarkiak egingo dira; bestetik, neurri ezberdinetako kartelak kokatuko dira eta gainera, postalak banatuko dira.

