Tokiko, euskarazko tokiko telebisten elkartea
2005-10-20 ¦ Arteman
2005ean sortu da TOKIKO, irabazi asmorik gabeko euskarazko tokiko telebisten elkartea. Sei dira taldea osatzen dutenak: Goiena Telebista, Goierri Telebista, Zarautz Telebista, Ttipi-Ttapa Telebista, Urdaibai Telebista eta Xaloa Telebista.
Artemanek eskaintzen duen Tokimedia zerbitzuaren bitartez, TOKIKOko telebista hauetan guztietan publizitatearen kudeaketa zuzena, bateratua eta profesionala eskura daiteke.
Besteak beste, TOKIKOk eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira: elkartrukatzeko programen ekoizpena, aholkularitza juridikoa, bezero komertzialekin eta administrazioekin harremanak bideratzea eta EITBrekin hitzarmenak lortzea.
TOKIKO osatzen duten telebistak oso ezberdinak dira. Esan, adibidez, Goiena Telebista 60 pertsonaz osatutako taldean sartuta dagoela eta Goierri Telebistako langileak, bestalde, bost direla. Baina telebista guztiak lotzen dituena da guztietan programazioaren ia %100 euskaraz emititzen dela eta publikoa, euskalduna, herrikoa eta oso leiala dela.
Audientzien inguruko datu zehatzik ez dago, baina jakin badakigu Goiena Telebistak sharearen %9,4 duela (EGMren 2004ko 2. bolada).
Artemanek eskaintzen duen Tokimedia zerbitzuaren bitartez, TOKIKOko telebista hauetan guztietan eta euskarazko tokiko aldizkarietan, publizitatearen kudeaketa zuzena, bateratua eta profesionala eskura daiteke.

