Albisteak

Diabulus In Musicaren bideoklipa ikusgai

2012-01-30  ¦  Arteman

Iruñako Diabulus In Musica taldeak publiko egin du Sceneries of hope kantuaren bideoklipa. Artemanek musika taldea hainbat lokalizaziotan grabatu eta bideoklipa egin du.

Gehiago irakurri...

Goikobaluren 20 urtetako ibilbidea jasotzen duen DVD-CDa, kalean

2012-01-13  ¦  Arteman

20 urtez kantuan izeneko DVD-CDa argitaratu du Arrasateko abesbatzak. 20 urte hauetan Goikobaluko parte izan direnen testigantzak jaso dira DVDan. Besteak beste, 1989an Goibakolu sortu zuten Jesus Mari Arce, Jose Ignazio Agirre Txito, Eugenio Etxebeste, Joaquin Etxeberria eta Xabier Bengoa agertzen dira. Baita lehenengo zuzendari izan zen Luis Ignazio Ruiz de Alegria Jimmi-ren testigantzak ere.

Gehiago irakurri...

Bertsomovieda! lehiaketarako spota grabatzen aritu gara

2012-01-12  ¦  Arteman

Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak Beasaingo Udalaren laguntzarekin antolatu du Bertsomovieda! izeneko bideo-lehiaketa. Bertsoa oinarri hartuta egindako edozein bideok parte har dezake. Lehiaketa ezagutzera emateko spota egiten ari da Arteman.

Gehiago irakurri...

Euskarazko Berripapera Artemanek egingo du

2012-01-11  ¦  Arteman

Artemanek irabazi du Euskarazko Berripapera 2013 urtea bukatu artean egiteko lehiaketa. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako Berripaperaren paperezko bertsioa bi hilabetean behin kaleratzen da eta bertsio digitala, berriz, hamabostean behin.

Gehiago irakurri...

Urtarrilaren 20an banatuko dira DKS sariak, Elgetan

2012-01-09  ¦  Arteman

Badatoz Debagoienean kirol esparruan lanean diharduten pertsona eta erakundeak saritzea helburu duten DKS sariak. Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta Elgetan egingo dute ekitaldia. Bertan batuko dira 2011n ibarrean gehien nabarmendu diren kirolariak, eta baita herritarrek estimuan dituzten kirolariak ere, herritarrek euren aldeko botoa eman ahal izango dutelako Internetez, kirolsariak.com webgunean.

Gehiago irakurri...

Ondo bukatu eta hobeto hasi!

2011-12-22  ¦  Arteman komunikazioa.

Gabonak ate joka daude, Olentzero umeen gutunak eta Gabon agurrak irakurtzen dabil. Artemanen ere egin dugu gure Gabon agurra. Stop motion teknika erabili dugu gure bezeroei Gabon zoriontsuak opatzeko.

Gehiago irakurri...

Renault etxeari eskerrak eman dizkio Jaurlaritzak

2011-12-16  ¦  Arteman

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketaren Hirugarren Euskal Plana onartu eta aurkeztu zuen ekainean. Horren haritik, zenbait bide ireki ditu Jaurlaritzaren Lanbide Heziketa Departamentuak enpresa pribatuekin, eta elkarlan horren ondorioz, Renault etxeak 288 motor laga dizkio Jarlaritzako Lanbide Heziketako sareari. Bideo honekin Jaurlaritzak eskerrak eman nahi izan dizkio Renaulti.

Gehiago irakurri...

Garazi Abasolo irabazle amodiozko SMS mezu lehiaketan

2011-12-05  ¦  Arteman

Abenduaren 2an, ostirala, banatu ziren Aretxabaletako gaztelekuan amodiozko SMS mezu lehiaketako sariak. Bost izan ziren finalistak eta horietako bat izan zen irabazle. Gazte ugari hurbildu ziren sari-banaketara eta irabazleei sariak ematen udal ordezkariak egon ziren. Artemanek egin ditu lehiaketako diseinu, jarraipen eta antolaketa lanak.

Gehiago irakurri...

Turismoa egiteko era ezberdina, Esteñibar baserriaren eskutik

2011-11-16  ¦  Arteman

Fatima eta Mikel Elorrioko Esteñibar baserriaren sartaldeko erdian bizi dira. Hiru logela atsegin prestatu dituzte etxean, bakoitza bere bainugelarekin, etxean jendea hartzeko. Baina datorrenarekin partekatu nahi dute ez etxea soilik baizik eta beraien denbora ere bai, bisitariak gogokoen dituen eginkizunetan:

Gehiago irakurri...

'Cuchillería y tijerería de Bergara en la Edad Moderna' argitaratu du Jose Antonio Azpiazuk

2011-11-09  ¦  Arteman

Jose Antonio Azpiazu historialariak argitaratu berri du Cuchillería y tijerería de Bergara en la Edad Moderna izeneko liburua. Azpiazuk dioenez, "Bergara beti mahoiarekin eta San Antonio Algodonerarekin lotu da, baina XVI. eta XVII. mendeetako oihalgintza –lihoarekin lotutakoa–, adibidez, gutxi aztertu da. Baina erabat ahaztuta egon direnak labanagintza eta artazigintza izan dira eta horiek ikertu gura izan ditut. Dokumentazio piloa dago".

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »