Toki hedabideen publizitatea

Bertako informazioa bertako hizkuntzan jasotzeko egiten den eskaera gero eta handiagoa da. Tokiko hedabideek gertuko publizitatea, ekonomikoa eta eraginkorragoa egiteko aukera eskaintzen dute.
Horregatik, Tokimedia sortu dugu: euskarazko herri prentsa eta telebista biltzen dituen sarea. Artemanek medioen plana egin eta bezeroaren beharretara eta aurrekontura hobekien egokitzen den publizitatearen erosketa gestionatzen du, bezeroarentzako inolako gain kosturik gabe.
