Debagoieneko kirol sariak
Debagoiena 2008-2009
Debagoienean kirol arloan lanean diharduten pertsonak, kirolariak eta kirol sustatzaileak saritzeko eta txalotzeko sortu dira Debagoieneko kirol sariak.
Sariketa da elkarlanaren ondorioa, egitasmo publiko eta pribatuaren arteko jardunaren ondorio zuzena. Debagoienean kirolean ari direnen lana eskertu asmoz, 2009 edizioan, guztira 15 sari banatu zituzten antolatzaileek. Batetik, bost Udal antolatzaileen herritarrentzako sariak (Aretxabaleta, Aramaio, Elgeta, Leintz-Gatzaga eta Oņatikoak) eta bestetik, gizonezko (aurten Jonathan Perez pertigista izan da saritua) zein emakumezko kirolari onenaren aipamenak izan ziren (Maider Unda izan zen saritua). Kirol talde aipagarriena UDA taldea izan zen eta Reyes Azkoitiak entrenatzaileari emandakoa jaso zuen. Jone Muxika txirrindulariak kirol ibilbideari eskeinitakoa eta kirol babesle onenarena Soraluze Koop. enpresak. Joxe Eskibel atletak kirol egile anonimoaren aipamena jaso zuen eta herritarren saria Manolo Muņoz, Eskoriatza Kirol Elkarteko presidenteak.
