Web garapena

Teknologia berriak eta bereziki Internet-en garapenak eta zabalkuntzak aukera berriak eskaintzen dizkie enpresei eta erakundeei. Bezeroek, hornitzaileek, lehiakideek, Administrazioak, etb, Internet bidez bilatzen gaituztenez ezinbestekoa da irudi ezin hobea eskaintzea Interneten.

Teknologia dinamikoa eta aurreratua erabiliz, egiten ditugun webguneak eleanitzak, kudeatzeko errazak, dinamikoak, bilatzaileetan ondo kokatuak, erabilgarriak eta Interneteko estandarretara egokitzen direnak dira. Gainera, modulableak direnez, gaurko eta etorkizuneko premiei egokitzen dira.

Interneten esperientzia lortu duen enpresa da Arteman. Webgune, banner, blog,... sortze eta diseinuaz arduratzeaz gain, kalitatezko edukien gestioa eskaintzen du: batetik, webgunea abian jartzeko behar den eduki karga; bestetik, webgune dinamikoa izan dadin behar den hornikuntza. Enpresa euskalduna izanik euskararen trataera zuzena bermatzen du eta baita eleaniztasuna ere.