« Itzuli albistegira

Arkupek, webgunea estreinatzen du

2009-05-28  ¦  Arteman

www.arkupe.eu kultur etxearen informazioa, irudia eta eskaintza zabalduko duen euskarri dinamikoa izan nahi du. Euskaraz eta gazteleraz dago ikusgai.

Arkupek, webgunea estreinatzen du

Azalean albistegia dauka, Arkuperekin lotutako albiste interesgarrienak publikatzeko. Argazki galerian, aldiz, Arkupen izan edo egongo diren emanaldiekin lotutako argazkiak izango dira ikusgai, eta PDF formatuan hileko programazioa jaisteko aukera eskainiko du.

Eduki finkoetan Arkupek dituen zerbitzuen gaineko informazioa ere jasotzen da. Arkuperekin harremanetan jartzeko formularioa ere badago, eta baita, beste webgune interesgarri batzuetara zuzeneko loturak ere.

Arkupek garbi eduki du bere sorreratik teknologia berriekin bat egin nahi duela eta hauek eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatu nahi dituela. Horren adibide garbia da telefono mugikorretara Arkuperen programazioa jaisteko jarritako bluetooth emisorea eta maiatza hasieran online jarri den webgunea.