Uztarria, Tokimedia sarean
2007-10-24 ¦ Arteman
Azpeitiako UZTARRIA KULTUR KOORDINAKUNDEAK Artemanekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz, bere produktuak Tokimedia sarean sartu ditu: hilabetekaria eta interneteko ataria.
Azpeitiako UZTARRIA KULTUR KOORDINAKUNDEAK elkarteak 2008ko martxoan 10. urteurrena ospatuko du. Hasiera-hasieratik bere jarduna hiru ardatzetan oinarritu da: euskara, kultura eta komunikazioa.
Bi euskarazko hedabide sortu eta kudeatzen ditu: UZTARRIA hilabetekaria (1998an jaioa), 2500 aleko tirada eta 40-44 orrialdeduna. UZTARRIA.COM, berriz, 2002an estreinatu zen. 2005ean Sareko Argia Saria jaso zuen.

