Aldaketak Arteman komunikazioa enpresan
2006-11-08 ¦ Gorka Etxabe
Arteman Komunikazioa enpresan zenbait aldaketa izan dira azken aldian. Goio Arana zuzendariak aldi baterako Arteman utzi du. Era berean, komunikazio eta diseinu enpresak egoitza berria estreinatu du eta irudi berria izango du laster.
Goio Arana zuzendari eta diseinatzaileak bere ibilbide profesionalean eten bat egitea erabaki du eta Arteman Komunikazioa enpresa utzi du. Ez da, ordea, betirako agurra izango, eta zenbait ekoizpenetan Artemanekin lanean segituko du.
Era berean, Artemanek egoitza berria estreinatu du, Arrasateko Nafarroa etorbidea kalean, bigarren zenbakian. Egoitza berrian batu ditu negozio unitate guztiak; diseinu grafikoa, ikus-entzunezkoen ekoizpena, komunikazio aholkularitza saila eta komertzial saila. Egoitza berriarekin batera, irudi berria ere egunotan estreinatuko du Artemanek.
Aldaketa horiek guztiak borobiltzeko, aipatu behar da, Arteman komunikazioa enpresaren lan talde berrian, Gorka Zubizarreta diseinatzailea sartu dela.

