Albisteak
Oporrak hartzen ditugu
2008-07-22 ¦ Arteman
Udako oporrak hartuko ditugu uztailaren 25tik abuztuaren 28a arte. Ondo pasa oporrak eta buelta arte!
Gehiago irakurri...Debarroak antolaturiko bigarren argazki lehiaketa irabazi du Luis Fernandez eibartarrak
2008-06-17 ¦ Gorka Etxabe
Debarroa, menditik itsasora kanpainaren baitan antolaturiko bigarren argazki lehiaketaren sari banaketa egin berri da Bergaran. Gure landa ingurua gure altxorra lelopean antolaturiko argazki lehiaketa Luis Fernandez Eguren eibartarrak irabazi du, industrializazioa nagusitzen izeneko lanarekin.
Arkupe inauguratzen da
2008-05-21 ¦ Arteman
Arkupe, Aretxabaletako kultur etxe berria ekainaren 6an inauguratuko da. Arkuperen xedea da aretxabaletar guztiekin eta guztientzat kultur zerbitzuak eskainiko duen gunea izatea. Gune publiko bat, zabala, modernoa, irisgarria, muga arkitektonikorik gabe, azken teknologiekin prestatuta... kultur zerbitzu ezberdinak jasoko dituena eta herritar guztien partehartzea sustatu nahi duena.
Gehiago irakurri...Nati Abasolo aretxabaletarrak irabazi du ohitura onen gidaliburuaren lehiaketa
2008-04-24 ¦ Gorka Etxabe
Landa eremuaren mantenua bultzatzeko Ohitura onen lehen lehiaketa Nati Abasolo aretxabaletarrak irabazi du. Deba Garaia eta Debemen landa garapenerako elkarteek antolatutako lehiaketan Debagoieneko zein Debabarreneko bizilagunek hartu dute parte. Saria oraingo astean banatu da Aretxabaletan.
Gehiago irakurri...Kontseiluak 10 urte betetzen ditu
2008-04-21 ¦ Arteman
Kontseiluak 10 urte betetzen ditu eta urtemuga ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. Horien artean Donostiako DOKA aretoan aurkeztutako erakusketa ibiltaria.
Gehiago irakurri...AEDk 25 urte
2008-04-18 ¦ Arteman
Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten. Aitzindari den Arrasateko euskara elkarteak lan handia egin du euskara lan mundura, komunikabideetara, gazteengana, kalera... zabaltzeko. Ospakizunez betetako urtea izango da 2008a.
Gehiago irakurri...Bergarako Udal aldizkari berritua kalean da
2008-02-01 ¦ Arteman
Bergarako Udalaren aldizkaria itxura eta eduki berriekin itzuli da. Urtarrilaren 17an eta 18an banatu zen kalez kale eta etxez etxe, eta 2008an banatuko diren gainerako zenbakiak baserri auzoetan ere banatuko dira.
Gehiago irakurri...Goieskolak kanpaina berria
2008-02-01 ¦ Arteman
Guztiona, guztion artean da Goieskolak -Debagoieneko Euskal Eskola Publikoak- 2008ko matrikulazio kanpainan erabiliko duen leloa.
Gehiago irakurri...Telefono zenbaki berria dugu
2008-01-02 ¦ Arteman
Telefono zenbaki berria estreinatu dugu urte berriarekin batera: 943 08 10 20. Kontuan izan!
Gehiago irakurri...Oporretan urtarrilaren 2a arte
2007-12-21 ¦ Arteman
Gabonetako oporrak hartuko ditugu abenduaren 21etik urtarrilaren 2a arte; 2007a ondo amaitu eta 2008a hobe hasteko asmoarekin. Zorionak eta urte berri on!
Gehiago irakurri...
