Agentzia, publizitatea eta iragarkiak

Kazetaritza mundua eta tokiko euskarazko komunikabideak ondo ezagutzen ditugu. Jakin badakigu iragarle-agentzia-komunikabide arteko erlazioa bideratzen eta elikatzen.

Publizitatea, diseinua, iragarkiak, komunikabideak, ekitaldiak

Tokimedia izeneko zerbitzuaren bitartez euskarazko tokiko prentsa eta telebistetan publizitatea erosteko eta kudeatzeko aukera eskaintzen dugu. Guztira 30 komunikabide ditugu sarean; gure bitartez Tokimedia sareko aldizkari edo telebistetan iragarkiak egiteko aukera du bezeroak, zuzen-zuzenean, behar duen informazio eguneratuarekin eta medio plan erakargarriekin.