Debagoieneko kirolarien festa
13-01-2010 ¦ Arteman Komunikazioa
Debagoieneko kirolarien festa handia koordinatu du Arteman Komunikazioa enpresak.
Abenduan ospatu zen Debagoieneko Kirol Sarien 2009ko edizioaren sari banaketa ekitaldia, Oñatiko Santa Ana Auditorioan egin zen. Ibarreko kirolari asko elkartu zen bertan, baita udal askotako ordezkariak eta enpresa babesleen ordezkariak ere. Besteak beste, La Caixa, Kanpanzar-Kobate Harrobiak eta Mondragon Unibertsitateak babestu dute aurtengo edizioa.
Auditorioan 250 lagun inguru elkartu ziren ekitaldiaz gozatzeko. Xabier Urtzelai eta Itxaro Zubillaga kazetariek aurkeztu zuten eta Ganbara Txiki abesbatzak girotu zuen. Artemanek, bigarren urtez jarraian, ekitaldiaren eta sariketaren koordinazio eta zuzendaritza egin du.

