Fagor Automation, bideo korporatiboa baino askoz gehiago
12-01-2010 ¦ Arteman Komunikazioa
Fagor Automation enpresarentzat askotariko aukerak eskaintzen dituen ikus-entzunezko korporatiboa egin du Arteman Komunikazioa enpresak.
Menu nagusian aurkitu daitezke aukera horiek guztiak, eta era samur eta arinean enpresaren berri ematen du ikus-entzunezkoak. Fagor Automationen filosofia, hedakuntza eta garapena argi eta garbi azaltzen du bideoak. Era berean, Automationek dituen negozio guztietara zuzen zuzenean sartu daiteke menu nagusitik, eta beste bideo bat ere badago, enpresak egiten dituen makinetan oinarritutakoa. Bideo hori Fagorrek erakusketa eta azoka espezializatuetan erabiltzen du.
