« Volver a la noticias

Ibai-Arte opariz beteta dator!

18-11-2009  ¦  Arteman

Arrasateko Ibai-Arte dendari elkarteak banatu du bere opari eta puntuen gida bazkide txartela dutenen artean.

Ibai-Arte Txartela erosketak egiteko erabiltzean 5 euroko puntu bat eskuratzen da. Puntuak Ibai-Arte Txartelaren titularrak soilik alda ditzake opari fisiko edo opari txekeen ordez. Horretarako, Rural Kutxaren Arrasateko bulegora joan eta aukeratutako oparia eskatu beharko da. Ondoren opari hori dagokion saltokian jasoko da eta opari txekea izanez gero Ibai-Arte Txartela duen edozein saltokitan erabili ahal izango da. Disfrutatu eta aprobetxatu!

Artemanek landu du opari eta puntuen gida.