« Volver a la noticias

Arteman Quebrantahuesos'09 lasterketan

22-06-2009  ¦  Arteman

Arteman Komunikazioa enpresan mugak gainditzea gustatzen zaigu, baita erronka handiei aurre egitea ere. Horren haritik, Artemanek eta Garaia berrikuntza guneak elkarrekin ateratako bizikleta jantziek protagonismo berezia izan dute aurtengo Quebrantahuesos lasterketan. Bi enpresek elkarrekin ekoizturiko eta Artemanek diseinaturiko jantzi ugari izan dira errepidean. Gure ibarreko txirrindulari askok jantzi dituzte gure kulote eta mailotak.

Arteman Quebrantahuesos'09 lasterketan

Hedabide espezializatuetan

Era berean, txirrindularitzako aldizkari espezializatuetan ere ikusi ahal izan da Arteman eta Garaiaren trajea. Besteak beste, Ciclismo a fondo aldizkarian Roger enpresa bizkaitarrak eginiko publizitatean ikus zitekeen, baita Quebrantahuesos lasterketaren antolatzaileek argitaraturiko aldizkarian ere.