Arkupe inauguratzen da
21-05-2008 ¦ Arteman
Arkupe, Aretxabaletako kultur etxe berria ekainaren 6an inauguratuko da. Arkuperen xedea da aretxabaletar guztiekin eta guztientzat kultur zerbitzuak eskainiko duen gunea izatea. Gune publiko bat, zabala, modernoa, irisgarria, muga arkitektonikorik gabe, azken teknologiekin prestatuta... kultur zerbitzu ezberdinak jasoko dituena eta herritar guztien partehartzea sustatu nahi duena.
Aretxabaletako erdigunean kokatuta, ia herriko kultur azpiegitura guztiak bertan egongo dira; haur eta helduen liburutegia, dantza eta musika eskolak, arte ederren gunea, argazki artxiboa eta kultura sailaren bulegoak, besteak beste.
Arkuperen irudia eta inauguraziorako komunikazio egitasmoak Artemanek landu eta bideratu ditu. Markaren irudiak zerikusi zuzena dute kultur gunearen kokapenarekin eta eraikinarekin; eta aurreikusitako komunikazio ekintzen artean besteak beste, bluetooth bidezko mezuak, ambient kanpaina, kartelak, bisita gidatuak... daude.

