« Volver a la noticias

AEDk 25 urte

18-04-2008  ¦  Arteman

Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten. Aitzindari den Arrasateko euskara elkarteak lan handia egin du euskara lan mundura, komunikabideetara, gazteengana, kalera... zabaltzeko. Ospakizunez betetako urtea izango da 2008a.

  1. urteurrena ospatzen hasteko AED elkarteak irudi berri bat landu du; irudi hori urtean zehar egingo diren ekitaldi eta euskarri guztietan azalduko da. Aurretik zegoen more koloreari berde kolorea gehitu zaio bizitza eta mugimendua islatzeko.